DIABETESA
Zer da diabetesa?
Diabetesa, ohiko gaixotasuna da, gizartearen %6ak pairatzen duena. Maiztasuna adina gora doan heinean handitzea da; horrela, 60 urte gorakoen artean, %15ak du gaixotasun hau. Gaizki kontrolaturiko diabete batek zailtasunak ekar ditzake, zailtasun neurologiko eta zirkulatorioak gehienetan.
Nola sortzen da?
Diabetea pankrearen intsulina faltaren ondorioz edota bere efektuaren gutxitzearen ondorioz sor daiteke. Hormona honen funtzioa elikagaien karbohidratoak energia bilakatzea da, eta bere faltak odolean azukre gehiegi sorrarazten du.
Diabete erak
Odoleko azukre gehitze anormala arrazoi ezberdinek eragin dezakete. Era ohikoenak mota1eko diabetikoak dira, eta baita 2 motako diabetikoak ere.
1 motako diabetea: haurtzaro edo nerabezaroan hasten da, nahiz eta beste adinetan hasiera ematea ere ez den arraroa. Lamiska defizit totala dakarren intsulina sortzen duen pankreako zelulen hondamenaren ondorioz gertatzen da. Beraz, intsulina hartzea behar beharrezkoa da hasieratik.
1 motako diabetea, bat- batean agertzen da, egarri eta pixa egiteko beharra handitzen dira, eta nekearen igoera eta pisu jaitsiera dakartza. Maiz isolaturiko kasuak ematen dira, baina familiako aurrekariak ere izan ohi dira.
2 motako Diabetea: Adin aurreragotuenetan agertzen da, eta mota 1eko diabetea baino 10 aldiz ohikoagoa da. Intsulina sorrera jaisten da eta hau gaizki aprobetxatzen du gorputzak. Elikadura kontrolatuak eta kirolak osatzen dute tratamenduaren funtsa. Bakoitzaren arabera, konprimituen, intsulinaren edo bien beharra izango dute gaixoek. Mota 2ko diabetea pairatzen dutenen sintomak ez dira diabete mota1 daukatenenak bezain esanguratsuak, eta askotan ez du inongo minik sortzen, denbora luzean oharkabean pasatzen delarik. Sarritan, familiako beste norbaitek ere sufritzen du diabete mota2a.
Nola diagnostikatzen da?
Gosaldu baino lehen laborategian egindako odol analisia nahikoa izaten da diagnosia egiteko. Diabetea konfirmatzen da zifra hau bi aldiz 126mg/dl edo handiagoa irteten denean. Zifra 110 eta 125 mg/dl bitartean dagoenean, glukosa anormala daukala esan ohi da. 109mg/dl baino baxuagoa denean, ostera, normala kontsideratzen da.
Diabetearen prebentzioa
Diabete mota1a ezin da, oraingoz, era eraginkorrean saihestu, nahiz eta etorkizun ez luze batean prebentzioa posible izango dela uste den.
Diabete mota 2a ohikoagoa da pertsona lodietan eta kirola praktikatzen ez dutenetan. Beraz, gizentasuna saihestea eta kirola erregulartasunez praktikatzea dira prebentziorako aholkuak.
|