 |
| |
ABC de la Diabetes. El niño con diabetes: la familia y la escuela
Autorea: Raquel Barrio, Pedro Méndez Castedo y Judit Rodergas
Deskripzioa:
Haurren diabeteari buruzko manual betea eta irakur errazak diabeteak aurren eskola munduan dauzkan ondorioei buruz dihardu. Liburu honen aurrekaria “Diabetearen ABC” deituriko lekua da, Repsol YPFren kolaborazioari esker sorturiko Diabetearen Fundazioaren web orrian dagoena. Web orria eta baita manuala ere guraso, irakasle, haur, familiarteko edota haurren lagunentzat dago zuzendua. Bere edukiak, imajinek eta koloreek irakur erraza den liburua bilakatzen dute, material pedagogiko baliotsua izateaz gain. |
| |
Lo que debes saber sobre la DIABETES INFANTIL
Autorea: Raquel Barrio, Pedro Méndez Castedo y Judit Rodergas
Deskripzioa:
Diabetea daukaten haurrei eta euren familiei laguntza eta orientazioa eskaintzeko liburu hau aholkatzen dugu, Osasun eta Kontsumo Ministerioak editaturiko eta banaturiko liburua. Idatzi oso interesgarria da, bai dituen edukiengatik eta baita diabeteari buruz ematen dituen azalpenengatik ere. Gaixotasunaren zailtasunei eta tratamenduei buruz ere hitz egiten du, imajinez betea eta hizkuntza erraz batekin idatzia dagoena. Gainera, liburu optimista da, haur diabetikoentzat eta euren gurasoentzat zuzenduriko idatzia. |
| |
Recetas sabrosas para diabeticos
Autorea: Luis Irizar
Deskripzioa:
Luis Irizar maisu ezagunak sukaldariak hezteko beharra ikusi izan du bere karrera osoan zehar. 1992. urtean Donostiara bueltatu zenean, bere txokotik kanpo hainbat urte igaro ondoren, bere Sukalde Eskola martxan jartzea erabaki zuen. Bertatik, hotel eta jatetxeetan lan egiten duten hainbat sukaldarien promozio atera dira. Liburu hau bere hedapen nahiaren fruitua da eta Gipuzkoako Diabetikoen Elkartearen laguntzarekin atera dute kalera. |
| |
Diabetes tipo 1 en niños, adolescentes y adultos jóvenes
Autorea: Dr. Ragnar Hanas
Deskripzioa:
Dr. Ragnar Hanasek, haurren diabetean jakituna den sendagileaaren liburu hoentan, gaitasun zientifikoa galdu gabe diabeteari buruzko gaiak lantzen ditu, diabetea daukaten haur eta gazteei zuzendua, euren familiakoei, baita hauen zaintzaileei ere. Hizkuntza erraza erabiliz eta adibide praktikoekin bere burua lagunduaz, Dr. Hanas sendagileak 445 orrialdeko libut honetan diabetearen inguruko kezkak ebazteaz gain, gaia sakonki lantzen du. |
| |
| |
|
|