Castellano :: Euskera
Berriak zure helbide elktronikoan jaso

Elkartea Diabetesa Agenda Berriak Aldizkaria Liburutegia Loturak
 
Gipuzkoako Diabetikoen Elkartea ez da irabaziak lortzeko helburua duen elkartea. 1986.urteko uztailaren 22an sortu zen eta hainbat arrazoik eragin zuten bere sorrera. Alde batetik, biztanleri diabetikoen hazkuntza bizkorra izan da, hots, biztanleriaren %6ak pairatzen du gaixotasun hau, eta hauetako %25a 55 urte gorakoek osatzen dute. Beste alde batetik, diabetikoei beharrezko duten asistentzia ematea nahi dugu; erdi mailako atentzioa gainditzen duena eta parte-hartze soziala eta hezkuntza fisikoko ekintzak aurrera eramaten dituena. Gaixotasun honekin harreman zuzena daukaten eta gaixoa baliogabetzen duten zailtasunak izateko arriskuak saihesteko bi helmuga nagusi ditugu: bizitza kalitatea hobetzea eta gizartean bere integrazio osoa posible egitea.
 
                
 
Elkarteak hurrengo helburuak izango ditu:

Diabetiko guztiek ezagupen eta harreman hobeak izatea.

Diabetearen alderdi garrantzitsuenen irakaskuntzaz eta bere dibulgazioaz arduratzea.

Oporretako kolonien eta aisialdiko antzeko ekintzen antolaketa sustatzea eta garatzea.

Hezkuntza garaian zehar haur diabetikoa zaintzea eta heztea, bere etorkizunari buruz informatuz. Era berean, jende helduari laguntza eskaintzea ere, hauek baitira diabetiko gehienak helduak baitira eta beraiei kostatzen zaie gehien gaixotasuna onartzea.

Diabetikoen arazo sozialei eta lan arazoei buruzko jakin mina asetzea.

Jakin gabeko diabetikoen ezagutza izatea, hau da, Gipuzkoako biztanleria diabetikoen errolda erreala sortzea.

Bazkideen artean diabetearen inguruko argitalpenak debalde banatzea.

Diabetearen inguruko ikerketa esperimentalak, klinikoak nahiz terapeutikoak egin daitezela eragitea.
 
                
 
ETENIK GABEKO ZERBITZUAK

• Informazioa eta aholkularitza

• Baliabideei eta zerbitzuei buruzko dokumentazioa

• Norberaren kontrola eramateko baliabideei eta berauen hornidurari buruzko aholkularitza

• Gluzemia-neurgailu bidez odol-analisiak egitea eskatzen duen edonori eta bereziki honako ezaugarri hauek betetzen dituztenei: azken urtean odol-analisirik egin ez duenari, tentsio altua duenari, bere gurasoak edo anai-arrebak diabetikoak dituenari, haurdunaldian zehar diabetesa izan duenari edo 4 kilo baino gehiagoko haurra izan duenari, pisu handiegia duenari, kolesterola oso goian duenari.

DIABETESAREN INGURUAN HEZTEKO ZENBAIT JARDUNALDI

Hitzaldiak, elkarrizketak, mahai inguruak, etabar, talde txiki edo handiei zuzenduak

Diabetesaren inguruan hezteko ikastaro trinkoak ume, gazte eta helduei zuzenduak

Elikadurari buruzko ikastaroak

Oin diabetikoa zaintzeko ikastaroak

Senideen heziketa eta sostengua

Lege eta lan aholkularitza

Aholkularitza psikologikoa
 
 
Kokapena   Kontsulta   Kredituak
Asociación Gipuzkoana de Diabéticos © 2005
Pş de Mons, 100 - Bajo (Intxaurrondo) 20015 San Sebastián Tel: 943 32 02 16